XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain, hanka-besoak zalutasunez luzatzen zituela, bidaia nekosotik bere baitaratzen zen, eta ardi baten marrakak, eta arratsaren argi murriak eta lur hezearen usainak inpresio estraino bat gogoratu zioten.

Beharrik hantxe zen Patricio, xaloki esateko: - Etorri barrura: gose aurpegia dakarrek.

Hamisik alditxo bat iragan zuen bere onetik kanpo.

Gogozki aritzen zen, espetxeranzko lurpeko zulogintzan, baina tarte libreetan, deskantsatu ordez, mendi diskoteka horietako batera joaten hasi zen, eta bestela, astegunetan, dantzan ezagututako neskaren batekin gelditzen zen, xanpañ kopa baten hartzeko eta, egokituz gero, neska hura eratzateko gero.

Lan zaila, hura, mendikume haiekin, baina Hamisi akabailaz solastatzen zen: - Ni xatan naz eta yi're bai xitan yaz eneki.

Eta nola neskak doinuaren goxoaz liluraturik, bestalde baina bat ipintzen zuen hemen eta beste baina bat han: - Xoxoa! Nork xineseren du kori solo yik? Mallo-mallo onki erkinen dun...

Harekin behinik-behin txortan aritu zen gozo-gozo.

Beste gau batetan, Hamisi, dantzalekutik bueltan (arin zetorren, egun gehio izan tuk nik berotu neskak ni berotu naienak baino pentsatuz), Patricio kabilabera batekin topatu zen etxeko eskaratzean.

Egunsentiak elerraten antzemango zituen.

Hamisirentzat batipat gogoangarrizko goizaldea suertatu zen hura, ze Patriciok, ia inoiz egiten ez zuena, bere barruko sentimentu bakoitzarentzat hitzen bat aukeratu zuelako.